EGILEA:

Kaixo nire izena Mikel da 17 urte ditut eta faqeraz web gunearen egilea naiz. Eunate Institutuan ikasten dut eta Txantrean bizi naiz.

Bidejokoak gustoko ditut eta erdi trebea naiz ordenagailuarekin. Ni baino askoz trebeagoak diren lagunak ditut, asko lagundu didatenak.

Asko gustatzen zait proiektu hau,baina nik ezin dut lan guztia egin.Horregatik erabaki nuen onena foro bat egitea zela, komunitateak elkarren artean lagundu ahal izateko.

Seguruenik akats ortografiko pilo bat egongo direla web gune osoan.Ulertu behar duzue ez naizela perfektoa eta are gutxiago idazten dudanean.

Baliteke foro bat egitea ideiarik onena izatea edo nire aldetik lan guxtien eskatzen duen aukera izatea. Lehenengoa nahiago dut .

“think smarter, not harder”

Faqeraz Egiteko Prozesua

Benetako akats ortografikoak ikusi nahi badituzu, hemen duzu nire egunerokoa.

Nire pentsaera hemen dago, nire garunak egunero pentsatzen duen guztiarekin, iragazkirik gabe “Mikel” garbia eta gogorra batuzetan erderaz, batzuetan depresiboa eta batzueta eroa.